Itxi

Eibar

Jose Zorrilla, 18:30ean

Etxetik kanpo irabazi nahi du Eibarrek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ipuruatik urruti jokoan izandako 15 puntuetatik hiru besterik ez dituzte eskuratu orain arte armaginek.

  • Orellana, joan zen denboraldian Zorrillan jokatutako partidako une batean

    Orellana, joan zen denboraldian Zorrillan jokatutako partidako une batean. Argazkia: EFE

Eibarrek Valladoliden aurka jokatuko du larunbat honetan (18:30), Bartzelonaren aurkako porrota (0-3) ahaztu eta Ipuruatik kanpo lehen garaipena lortu asmoz; izan ere, armaginek orain arte hiru puntu soilik lortu dituzte etxetik kanpo, beste horrenbeste partida berdindu ostean.

Armaginek, gainera, aste honetan zendu den Juan Luis Mardaras Eibarreko presidente ohiari (1988tik 2002ra egon zen karguan) eskaini nahi diote garaipena.

Pucelakoek (hamabigarrenak, hamaika punturekin) eta armaginek (hamaseigarrenak, bederatzirekin), hiru puntu garrantzitsu izango dituzte jokoan mailari eustea helburu duten bi taldeen arteko aurrez aurrekoan. Aipatzekoa da gipuzkoarrek etxetik kanpo irabaztea zer den oraindik ez dakiten bezala, Valladolidek ez duela oraindik garaipenik lortu Zorrilla zelaian.

Mendilibar bere etxeetako batera itzuliko da, Valladoliden ia lau urte eman baitzituen, eta 2007an taldea Lehen Mailara igo zedila ahalbidetu zuen ordura arteko marka guztiak hautsita. Zaldibarreko entrenatzaileak lesionatuta dauka Ivan Ramis erdiko defentsa, eta deialditik kanpo utzi ditu Charles, Burgos eta Correa.

Valladoliden aldetik, berriz, Sergio Gonzalez etxeko entrenatzaileak ezin izango ditu Sandro eta Javi Sanchez lesionatuak zelairatu, ezta euren lesioetatik oraindik sendabidean dauden Fede San Emeterio eta Ruben Alcaraz ere.

Balizko hamaikakoak:

Valladolid: Masip, Moyano, Kiko Olivas, Salisu, Nacho, Oscar Plano, Joaquin, Michel, Toni Villa, Guardiola eta Enes Unal.

Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Oliveira, Arbilla, Cote, Escalante, Diop, Exposito, Orellana, Kike Garcia eta Pedro Leon.

Epailea: Munuera Montero (Andaluziako batzordea).

Zelaia: Jose Zorrilla.

Ordua: 18:30.