Publizitatea
Itxi

2020/06/30

12:04

Eibar

Ofiziala

Charlesek, Pedro Leonek, Ramisek, De Blasisek eta Cristoforok denboraldia bukatu arte

eitb.eus

Gonzalo Escalantek eta Fabian Orellanak ez dute jarraituko

  • Pedro Leon, gola ospatzen

    Pedro Leon, gola ospatzen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Charles Diasek, Pedro Leonek, Ivan Ramisek, Pablo De Blasisek eta Sebastian Cristoforok denboraldia bukatu arte SD Eibarren jarraituko dute, lehen taldeko entrenatzaile -taldea, osasun zerbitzuko lan-taldea eta kirol zuzendaritzako partaideak bezala, Klubak beraien akordioa itxi eta gero.

Eibarrek klubean jarraituko dutenen konpromisoa eskertu nahi du; izan ere, beraien lan hitzarmena ekainaren 30ean bukatzen baitzen, eta seguru dago guztien lanarekin maila mantentzeko helburua lortuko dela.

Gonzalo Escalantek eta Fabian Orellanak ez dute jarraituko

Beste alde batetik, Gonzalo Escalanterekin eta Fabian Orellanarekin ez da adostasun batera iristerik izan, eta ez dute Eibarren jarraituko.  

Escalante 2015/2016 denboraldian iritsi zen taldera, eta bost denboraldi egin ditu Eibarren, kapitainetako bat izatera iritsiz. Erdilari argentinarrak 155 neurketa jokatu ditu armagin bezala, eta klubeko historian partidu gehien jokatu duen atzerritarra da. Bere azken neurketa 31. Jardunaldian jokatu zuen Ipuruan, Valentziaren aurkako garaipenean, eta Granadaren aurka jokatu izan ez bazuen arren, taldearekin batera bidaiatu zuen Andaluziara, bere kideak bultzatzeko.

Orellana, aldiz, 2017/2018 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera, eta 81 norgehiagoka jokatu ditu, 17 gol egin eta 14 asistentzia banatuz. Igandean Granadaren aurkakoan jokatu zuen bere azken neurketa armagin bezala.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;