Itxi

Eibar

21:00etan

Eibarrek lehen garaipena nahi du gaur etxean Valentziaren kontra

eitb.eus

Armaginek denboraldiko lehen puntuak nahi dituzte Ipuruan. Neurketa zuzenean jarraitu Euskadi Irratian.

  • Eibarrek etxean irabazi nahi du

    Eibarrek etxean irabazi nahi du

Gaur, Ipuruako futbol-zelaian, Eibarrek Valentzia hartuko du gaueko 21:00etan Santander Ligako hamabigarren jardunaldiko azken neurketan.

Armaginek oraindik ez dute garaipenik etxean lortu eta hori izango da gaurko jomuga; lortutako 13 puntuetatik 3 soilik erdietsi dituzte Ipuruan. Gainera, azken emaitzak onak dira, bi berdinketa Huescaren (1-1) eta Getaferen (0-0) aurka eta garaipen garrantzitsua Sevillan Real Betis (0-2) taldearen kontra.

Jose Luis Mendilibarrek hiru baja izango ditu Cote, Sergio Cubero eta Quique Gonzalez, baina jokatzeko prest Kike Garcia eta Paulo Oliveira egongo dira.

Javi Graciaren Valentziari dagokionez Real Madril jipoitu eta gero (4-1), Alavesen kontra bina egin zuten eta Atleticoren kontra galdu; hamabi puntu dituzte sailkapenean, Eibar baino bat gutxiago.

Gaur ezin izango dute jokatu Jose Luis Gaya, Jasper Cillessen, Hugo Guillamon, lesionatuta eta Kang-In Lee eta Denis Cheryshev koronabirusa dutelako..

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Dimitrovic; Correa, Burgos, Bigas, Arbilla; Sergio Álvarez, Expósito, Pozo, Bryan Gil; Muto eta Kike García.

Valentzia: Jaume; Wass, Mangala edo Diakhaby, Paulista, Lato; Musah, Racic, Soler, Guedes; Vallejo eta Maxi.

Epailea: Estrada Fernandez.

Futbol-zelaia: Ipurua.

Ordua: 21.00.