Itxi

Eibar

5. JARDUNALDIA

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Valladoliden aurka (1-2)

Erredakzioa

Mendilibarren taldeak garaipena lortu du Jose Zorrillan, Kevin Rodriguesek 90. minutuan lortutako golari esker.

1:35
Valladolid - Eibar

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Valladolid garaitu ostean (1-2). Kevin Rodriguesek 90. minutuan lortu du garaipenaren gola Mendilibarren taldearentzat.

Partida parekatua eta erritmo altukoa izan da Eibarrek eta Valladolidek jokatutakoa.

Lehen gola. Burgosek lortu zuen penaltiz (0-1). Jarraian, Valladolidek berdinketa jarri zuen markagailuan, taldeak egindako jokaldi ezin hobearen ostean. Toni Villaren gola (1-1).

Bigarren zatian, Dimitrovic atezainak penalti jaurtiketa bat harrapatu zuen, Gipuzkoako taldearen irabazteko aukerak mantenduz.

Partida amaieran, epaileak txartel gorria erakutsi zion Pape Diopi, eta senegaldarrak hamar jokalarirekin utzi zuen taldea. Hala eta guztiz ere, Kevin Rodriguesek 90. minutuan garaipena emango zion Eibarri burukada on baten ondoren (1-2).

Horrenbestez, Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eta hiru puntuak lortu ditu, Valladolid mendean hartu ostean (1-2).

Fitxa teknikoa:

1 - Valladolid: Roberto; Luis Perez, El Jamiq, Javi Sanchez, Nacho; Orellana (Oscar Plano, 65, min), Fede San Emeterio (Waldo, 90+. min), Kike Perez, Toni Villa (Hervias, 77. min); Marcos Andre, Sergi Guardiola (Weissman, 65. min).

2 - Eibar: Dmitrovic; Correa, Oliveira, Burgos, Soares; Sergio Alvarez, Diop; Eñaut Mendia (Kike Garcia, 61. min), Inui (Arbilla, 88. min), Kevin Rodrigues; Muto (Edu Exposito, 76. min).

Golak: 0-1, 29. min: Burgos, penaltiz. 1-1, 37. min: Toni Villa. 1-2, 90. min: Kevin Rodrigues.

Epailea: Isidro Diaz de Mera Escuderos. Txartel Valladoliden: Horia San Emeteriori (22. min) eta El Jamiqeri (30. min); Eibarren Diopi (horia 54. min eta gorria 73. min), Esteban Burgos (59. min) eta Edu Exposito (90. min).

AURRERAPENA