Itxi

2021/02/20

16:01

Eibar

Elxen aurka

Eibarrek huts egin du aurkari zuzen baten aurka (1-0)

Armaginek Elx taldearen etxean galdu dute Dani Calvok lehen zatian egindako golaren ondorioz. Fran Escrivá entrenatzailearen debuta izan da alacantearren aulkian.

0
Elx – Eibar
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek porrot garrantzitsua jaso du Alacanten, 16 partida garaipenik lortu gabe zeramatzan Elxen aurka galduta. 1 eta 0 gailendu dira Alacantekoak, Fran Escriva entrenatzailearen debutean.

Neurketako gol bakarra Dani Calvo atzelariak egin du lehen zatian, Eibar hobeto jokatzen aritu den momentuan. Gipuzkoarrek agerian utzi dituzte berriro erasoan aukerak sortzeko eta gola egiteko dituzten arazoak.

Eibarrek ondo hasi du partida, eta ez dio Elxi baloia nahi bezala mugitzen utzi. Fisiko aldetik lan handia egitera behartu dituzte alacatearrak.

Baina etxekoek sufritzen eta momento egokiari itxaroten jakin dute, eta momento hori lehen ordu erdia bete denean iritsi da, estrategiako jokaldi batean. Kornerra atera dute eta Dani Calvok, buruarekin errematatuz, baloia Dmitrovicen atean sartu du.

Atsedenaldiaren ostean neurketa ez da apenas aldatu. Eibarrek aurrera jo du banakoaren bila, eta arriskua sortu du Elxen atearen inguruan.

Mutoren erremate bat eta Bigasen burukada izan dira armaginen azken aukerak. Elx, berriz, Tete Morenteren gidaritzapean, jokoa hozten aritu da azken minutuetan hiru puntuak etxean geratzea ziurtatzeko.

Fitxa teknikoa

1 - Elx: Edgar Badía; Barragán (Cifuentes), Verdú, Calvo, Mojica (Josema, 78. min); Tete Morente, Marcone, Guti, Rigoni (Josan, 61. min), Boyé (Mfulu, 86. min) eta Carrillo (Pere Milla, 78. min).

0 - Eibar: Dimitrovic; Pozo, Arbilla, Bigas, Cote (Soares, 70. min); Pedro León (Inui, 75. min), Diop (Aleix García, 70. min), Expósito, Bryan Gil; Sergi Enrich (Muto, 56. min) eta Kike García.

Gola: 1-0, 32. min: Dani Calvo.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;