Itxi

Eibar

26. jardunaldia

Etorkizuna gero eta ilunagoa du Eibarrek, Cadizekin galdu ostean (1-0)

L.E.A. | EITB MEDIA

Armaginak jaitsiera postuetan dira Negredoren gol batek garaipena andaluziarrei eman ostean. Dmitrovicek penalti bat huts egin du bigarren zatiaren hasieran.

0
Cadiz – Eibar

Eibar jaitsiera postuetan da LaLigako 26. jardunaldian Cadizekin Ramon de Carranza zelaian 1 eta 0 galduta. Partidako gol bakarra Negredok egin du, 40. minutuan.

Lehen zatian, epaileak bi gol baliogabetu ditu, talde bakoitzari bat. 14. minutuan, Sergi Enrichek baloia andaluziarren atean sartu du burarekin egindako erremate baten bidez, baian Del Cerro Grandek VAR laguntzaile teknikoarekin kontsultatu eta gola balio gabe uzteko erabakia hartu du Eibar taldeko jokalariak baloia eskuarekin ukitu duelako.

Ondoren, 24. minutuan, Salvador Sánchez 'Salvi' jokalariak gola egin du, baina hau ere ez da markagailura igo aurrelaria jokoa kanpo egon delako.

Atsedenaldiaren atarian, Cadizek aurrea hartu du markagailuan Alvaro Negredok Luis Alfonso Espinok egindako erdiraketa sareetara bidalita.

Bigarren zatian, epaileak armaginen aldeko penalda adierazi du. Dmitrovic atezainak jaurti du baina ez du asmatu eta baloia kanpora joan zaio.

Emaitza honen ondorioz, Eibarrek 22 punturekin jarraitzen du eta jaitsiera postuetan da.

Fitxa teknikoa:

1 - Cadiz: Ledesma; Iza Carcelén (Jairo, 78. min), Cala, Marcos Mauro, Espino; Jonsson (Fali, 73. min), José Mari (Garrido, 72. min), Álex Fernández, Salvi (Perea, 62. min); Sobrino eta Negredo (Lozano, 73. min).

0 - Eibar: Dmitrovic; Pozo, Oliveira, Arbilla, Cote; Pedro León (Rodrigues, 67. min), Diop (Recio, 78. min), Expósito (Aleix García, 67. min); Bryan Gil, Enrich eta Kike García (Muto, 78. min).

Gola: 1-0, 34. min: Negredo.