Itxi

Eibar

Garaipena Teneriferen aurka

Eibarrek Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela bereganatu du

EITB Media

Armaginek irabazi egin dute Teneriferen aurka (1-2) jokatu duten Kopako bigarren kanporaketako partida, eta aurrera egin dute txapelketan.

3:19
Tenerife vs Eibar, 2021/2022 denboraldiko Errege Kopan

Eibarrek irabazi egin du Teneriferen aurka (1-2) asteazken honetan Heliodoro Rodriguez Lopez estadioan jokatu duen Errege Kopako bigarren kanporaketako partida, eta final-hamaseirenetara sailkatu da.

Norgehiagokako 12. minutuan sartu du Quique Gonzalezek armaginen lehen gola (0-1), eta lehen 45 minutuak Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldearen aldeko gol bateko abantailarekin bukatu dira.

Bigarren zatiko 71. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Tenerifek sartu duen gola, baina, hiru minutu geroago, Kanarietako taldeak parekatu egin du markagailua (1-1) Sergio Gonzalezen golari esker.

Partida berdinduta iritsi da azken txanpara, baina Edu Expositok gola sartu du 81. minutuan (1-2), eta aurretik jarri du Eibar. Talde armaginak ondo eutsi dio abantailari azken minutuetan, eta Leschukek hirugarren gola sartzeko abagunea izan du 88. minutuan, baina langara bidali du errematea. Minutu bat beranduago, epaileak beste gol bat baliogabetu zion Teneriferi. Amaieran, Eibar irabazle, 1-2ko emaitzarekin.