Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Cristian Gutierrez fitxatu du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Jokalaria Malaga taldetik dator eta asteartean hasiko da bere taldekide berriekin batera entrenatzen.

  • Cristian Gutierrez, Eibar taldeko jokalari berria

    Cristian Gutierrez, Eibar taldeko jokalari berria. Irudia: SD Eibar.

Cristian Gutierrez (Marbella, 2000) jokalariak Eibarrekin sinatu du 2027. urtera arte, talde armaginaren eta andaluziarraren arteko akordioaren ondorioz.

Ezkerreko hegalean jokatzen du, atzean zein aurrean, eta, osasun azterketa egin ostean, asteartean egingo du bere lehenengo entrenamendua Joseba Etxeberriaren aginduetara.

Gutierrezek 2. B mailako Marbella taldean hasi zuen bere ibilbide profesionala, 17 urterekin. 2018an, Granadaren bigarren taldeak fitxatu zuen. 2022an, Malaga taldera iritsi zen, eta 26 partida jokatu ditu aurreko denboraldian, 21 hasierako hamaikakotik. Guztira, bi gol egin ditu.

Sergio Cubero, Racing Ferrolera

Bestalde, talde armaginak jakitera eman duenez, Sergio Cubero jokalariak Racing Ferrol taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldian, utzita.