Itxi

Athletic Club

Akordioa

Vencedorrek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita

EITB Media

Eibar taldean arituko da Unai Vencedor 2023-2024 denboraldian. Bilboko jokalariak kontratua du Athleticekin 2027ra arte eta utzita jokatuko du talde armaginean.

  • Unai Vencedor eta Gavi

    Vencedor (Athletic) Gaviri (Barça) baloia lapurtzen 2021-2022 sasoiko partida baten. Argazkia: EFE

Unai Vencedorrek Eibar taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldian, Athleticek utzita. Bi klubak akordiora iritsi dira, eta Bilboko jokalaria armaginekin arituko da Hypermotion Ligan (2. Mailan) denborali batez.

Vencedorrek 22 urte ditu, eta 2020an egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin; ordutik, 82 partida ofizial jokatu ditu, eta 2027ko ekainaren 30era du kontratua sinatuta talde zuri-gorriarekin.

Joseba Etxeberria entrenatzailearen aginduetara egongo da Unai Vencedor hastear den sasoian. Elgoibarko entrenatzaileak ondo ezagutzen du Bilboko jokalaria, izan ere, elkarrekin lan egin baitzuten Bilbao Athleticen.