Itxi

Eibar

Utzita

Konrad de la Fuente, Eibar taldeko jokalari berria

EITB MEDIA

22 urteko jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator.

  • Konrad de la Fuente

    Konrad de la Fuente. Irudia: SD Eibar.

Konrad de la Fuente jokalaria Eibarren arituko da 2023-2024 denboraldian. Miamin jaiotako jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator urtebeterako, eta armaginek 22 urteko jokalaria erosteko aukera ere izango dute.

De la Fuentek hegalean jokatzen du, eta ondo aritzen da eskuinaldetik zein ezkerraldetik. Eibarrera denboraldi berrirako iritsi den laugarren jokalaria da.

Konrad de la Fuentek Haitiko jatorria du, eta Espainian bizi da 10 urte zituenetik. Bartzelonaren harrobian hasi zen jokatzen, eta Eibarren erasoko lerroa indartzera dator.

Racingen aurka 19:00etan, beroagatik

Eibar buru-belarri aritu da azken egunetan taldea indartzeko lanean, liga hastear denean. Armaginek larunbat honetan jokatuko dute denboraldi honetako lehen partida, Sardinero zelaian, Santanderko Racingen aurka. Neurketa 17:00etatik 19:00etara atzeratu dute, beroagatik.