Itxi

Eibar

Porrota

Eibarrek galdu egin du Eldenserekin (2-1)

Agentziak | EITB Media

Etxeko taldea 2 eta 0 aurreratu da lehen zatian Ortuñok eta Andonek egindako golei esker. Armaginen gola Aketxek sartu du, 89. minutuan.

  • Eldese-Eibar partida

    Eldese-Eibar partida. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek 2-1 galdu du Eldenserekin Juan Ortuñok eta Florin Andonek lehen zatian egindako golei buelta eman ezinda. Aketxeren golak itxaropena eman dio Gipuzkoako taldeari, epaileak 10 minutuko luzapena eman baitu, baina Joseba Etxeberriak zuzendutako taldeak ezin izan du punturik atera.

Eldense-Eibar partidako laburpena

Eldensek lehen gola egiteko aukera argia izan du 13. minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du Ortuñoren gola jokalaria jokoz kanpo zegoelako. 29. minutuan, aldiz, Ortuñok ez du hutsik egin, bere jaurtiketa Luca Zidanen atean sartu baita, baloiak Venancioren gorputza ukitu ostean.

1 eta 0ekoarekin, Eibarrek aurrerapausoa eman du, baina Eldensek lortu du gola. Juan Ortuñok buruz egindako erremateari erantzun bikaina eman dio Luca Zidanek, baina Florin Andonek ez du barkatu, eta Alacanteko taldearen bigarrena egin du 39. minutuan. 2 eta 0ekoarekin joan dira bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian, Joseba Etxeberriak aldaketa hirukoitza egin du, armaginen erreakzioa eragiteko asmoz. Lehen zatian, jaurtiketa bakarra egin dute atera gipuzkoarrek. Gola egitea lortu dute, baina berandu, 89. minutuan. Aketxe izan da golegilea.

Epaileak 10 minutuz luzatu du partida, baina Eibar ez da berdinketa lortzeko gai izan, eta puntu barik itzuli da etxera.

Fitxa teknikoa

2 – Eldense: Guille Vallejo, Toni Abad, Dario Dumic (Youness Lachhab, 57. min), Iñigo Piña, Derick Poloni, David Timor (Pedro Capo, 83. min), Sergio Ortuño, Marc Mateu, Iván Chapela (Joel Jorquera, 83. min), Juanto Ortuño (Mario Soberon, 57. min) eta Florin Andone (Jesus Clemente, 65. min).

1 – Eibar: Luca Zidane, Arbilla (Corpas, 46. min), Venancio, Berrocal (Vencedor, 77. min), Sergio, Matheus, Tejero, Cristian Gutierrez (Ríos Reina, 68. min), Aketxe, Bautista (Stoichkov, 46. min) eta Soriano (Yanis Rahmani, 46. min).

Golak: 1-0, 29 . min: Juanto Ortuño. 2-0, 39. min: Florin Andone. 2-1, 88. min: Aketxe.

Epailea: Gonzalez Diaz (Asturiasko batzordekoa). Txartel horia atera die Venancio, Cristian Gutierrez, Aketxe eta Yanis Rahmani Eibar taldeko jokalariei.