Eibar
Berritzea
Juan Berrocalek 2025era arte berritu du Eibarrekin duen kontratua
EITB MEDIA
Futbolari jereztarrak zuzenean berritu du akordioa, taldearekin zehaztutako partida kopurua jokatu ostean. Orain arte, ligako 55 norgehiagokatan hartu du parte Berrocalek.
-
Juan Berrocal, Eibarko jokalaria. Argazkia: SD Eibar
Juan Berrocal Eibarko erdiko atzelariak denboraldi bat luzatu du, 2025era arte, klub gipuzkoarrarekin duen kontratua.
Horrenbestez, hiru denboraldi beteko ditu futbolari jereztarrak armaginekin, 2022-2023 sasoian heldu baitzen, astearte honetan Eibar futbol taldeak bere webgunean jakinarazi duenez.
Futbolari jereztarrak zuzenean berritu du akordioa, taldearekin zehaztutako partida kopurua jokatu ostean. Orain arte, ligako 55 norgehiagokatan hartu du parte Berrocalek, eta bi gol sartu ditu.
Berritu ondoren, "oso zoriontsu" sentitzen dela azaldu du Berrocalek, denboraldi honetan taldea "bikain" ikusten duelako; izan ere, armaginek lau denboraldi daramatzate igoera postuetan, eta bigarren daude sailkapenean, Leganes liderraren atzetik.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | ¿¿¿¿¿¿¿ ¿
— SD Eibar (@SDEibar) February 20, 2024
¿ Juan Berrocal prolonga por un año más su compromiso con el Eibar.
¿ Berrocal ha disputado 55 encuentros con la camiseta armera anotando 2 goles.#BetiArmaginak¿¿ pic.twitter.com/UoUDGbqaJR