Itxi

Reala

Anoetako txarteldegietan

Agortuta daude Realak euskal derbirako salgai jarri dituen sarrerak

Erredakzioa

Klub txuri-urdinak San Mamesen Athleticen aurka jokatuko duen derbirako 200 sarrera jarri ditu salgai astearte honetan, eta bere ahala agortu dira.

1:31
Realeko zalea

Realak ostiralean Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen euskal derbirako 200 sarrera jarri ditu salgai astearte honetan, eta aitaren batean agortu dira. Zale txuri-urdinek ez dute Katedralean jokatuko den azken euskal derbia galdu nahi izan, eta hainbat denbora egon behar izan dute ilaran.

Igandetik jendea egon da Anoetako txarteldegietan, baina astearte honetara arte ez dira lehiatilak ireki. 31 ordu eman dituzte ilaran lehen sarrerak erosi dituzten zaleek. Beste batzuk, ordea, berandu iristi dira, eta sarrera gabe geratu dira.