Itxi

Reala

Entrenamendua

Iñigo Martinez taldeko lanera itzuli da, Celtaren aurkako partidaren ostean

ERREDAKZIOA

Bestalde, Gero Rullik eta Adnan Januzajek taldekideek baino arinago utzi behar izan dute lan-saioa, lesio desberdinen poderioz.

  • Iñigo Martinez taldekideekin batera entrenatzen. Argazkia: EiTB

    Iñigo Martinez taldekideekin batera entrenatzen. Argazkia: EiTB

Realeko jokalariak goibel itxuran bueltatu dira astelehen honetan Zubietajko lan-saiora, atzo Anoetan Celtaren kontra partida galdu eta gero

Entrenamenduko berritasunik nagusiena Iñigo Martinez taldearekin batera aritu dela izan da. Bere aldetik, Sergio Canalesek kirol-instalazioen barruan egin du lan, ezker abduktorean duen gainkarga bat dela-eta.

Bestalde, Gero Rullik eta Adnan Januzajek taldekideek baino arinago utzi behar izan dute lan-saioa, lesio desberdinen poderioz: atezain argentinarrak, ezker eskuko hatz txikian izan duen bihurdura bategatik; Belgikako erasoko jokalariak, berriz, izterrondoan zeukan minagatik.

Carlos Martinez eta David Zurutuzari dagokienez, beren sendatze-prozesuekin jarraitu dute.

jarraitu dute.