Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kronika Espanyol-Reala 2017-2018: kataluniarrek emaitza irauli dute

Reala

Porrota

Realak ezinean jarraitzen du etxetik kanpo (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

2018/03/11

Eusebioren taldeak partida txarra egin eta galdu egin du Bartzelonan. Willian Josek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Batistaok eta Gerard Morenok emaitza irauli dute bigarren zatian.

  • Willian Jose, Realeko golegilea. Argazkia: Efe.

    Willian Jose, Realeko golegilea. Argazkia: Efe.

    Willian Jose, Realeko golegilea. Argazkia: Efe.
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Anoetatik urruti irabazi ezinda jarraitzen du. Espanyoli egindako bisitatik ere esku hutsik itzuli dira donostiarrak, Willian Josek taldea atsedenaldiaren atarian aurretik jarri duen arren.

Lehen 20 minutuak erritmo bizian jokatu dituzte bi taldeek. Aukerak bi areatan izan dira, baina azken errematea egiterakoan ez dira fin ibili. Willian Josek izan du lehen aukera, baina laugarren minutuan egindako jaurtiketa desbideratuta atera zaio.

Ordu erdia Beteta, erritmoak behera egin du. Berdinketak atsedenaldira arte iraungo zuela zirudienean, Willian Josek gola egin du Realarentzat. Brasildarrak ondo aprobetxatu du Oscar Duartek egindako hutsa eta baloia kataluniarren atean sartu du. Brasildarraren 12. gola da.

Bigarren zatian, Espanyol garaipenaren bila atera da, eta saria minutu gutxitan jaso dute. Aurretik, Gerard Morenok eta Baptistaok aukera argiak izan dituzte, eta hirugarrenean, bai, brasildarrak ez du hutsik egin eta banakoa jarri du markagailuan.

Penaltia eta Morenoren gola

Ondoren, garaipenaren gola Gerard Morenok egin du. Espanyoleko jokalaria area barruak oztopatu du Moyak eta epaileak penaltia adierazi du. Realeko atezainak jaurtiketa gelditu du baina aldaratzea Morenori iritsi zaio berriro eta bigarren aukeran ez du barkatu.

Gol honekin kolpea hartu dute donostiarrek eta puntuak ihes egin diete. Realak urrian lortu zuen azken garaipena Anoetatik urruti.

 

Fitxa teknikoa

2 - Espanyol: Pau López; Marc Navarro (Javi López, 86. min), David López, Óscar Duarte, Aarón; Granero, Víctor Sánchez, Carlos Sánchez, Piatti (Melendo, 73. min); Baptistao (Jurado, 81. min) eta Gerard Moreno.

1 - Reala: Moyá; Odriozola, Llorente, Héctor Moreno, De la Bella; Canales (Bautista, 80. min), Zubeldia, Illarramendi; Oyarzábal, Juanmi (Zurutuza, 57. min) eta Willian José (Januzaj, 67. min).

Golak: 0-1, 40. min: Willian José; 1-1, 50. min: Baptistao; 2-1, 71. min: Gerard Moreno.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena