Itxi

3. Maila

Igotzea lortu du

Laudio, Bigarren B Mailara

Erredakzioa

Arabako taldea Bigarren B Mailara igotzea lortu duen euskal talde bakarra izan da, Portugaletek, Arenasek eta Leioak euren kanporaketak galdu ondoren.

Laudiok, Hirugarren Mailako IV. Multzoko txapeldunak, Bigarren B Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Arabako taldeak porrot mingarria jaso zuen Ferrolen kontra, aurreneko kanporaketa zuzenean, baina Mar Menorren aurka irabazi eta igotzea lortu du.

Arenas, Portugalete eta Leioa igotzeko bidean gelditu dira, ezin izan baitituzte euren kanporaketak gainditu. Portugaletek eta Leioak final-laurdenetan agur esan zuten Alziraren eta Poblensen kontra, eta Arenas talde mitikoak finalean galdu zuen, Celta B-ren aurka.