Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
Munduko txapelketaren irabazleak 35 milioi dolar jasoko ditu
Erredakzioa
Parte hartzearekin soilik 4 milioi dolar jasoko dituzte sailkatutako 32 selekzioek. Aurrekontu osoa 575 milioikoa da, 2010eko txapelketakoa baino % 10 handiagoa.
-
Ronaldo, Munduko Txapelketako maskotarekin. Efe.
Brasil 2014 mundiala irabazten duen selekzioak 35 milioi dolar jasoko ditu, FIFAk ostegun honetan bertan iragarritakoaren arabera. Guztira, datorren urteko munduko futbol txapelketak 358 milioi dolar banatuko ditu sarietan, parte hartuko duten 32 selekzioen artean.
Finala galtzen duen taldeak 25 milioi dolar jasoko ditu; hirugarren sailkatuak 22 milioi, laugarrenak 20 milioi eta final-laurdenetan sartzen diren besteek, berriz, 14 milioi.
Parte hartzearekin soilik 4 milioi dolar jasoko dituzte sailkatutako 32 selekzioek. Final zortzirenetara iristen direnek ere sari berezia izango dute: 9 milioi euro.
Diru hortaz gain, taldeek 1,5 milioi jasoko dituzte prestaketa gastuei aurre egiteko.
100 milioi segurtasunerako
FIFAk ere 100 milioi dolar emango dizkio taldeen segurtasuna kudeatuko duen programari, ostegun honetan onartutako aurrekontuaren arabera.
Guztira, Mundialak 575 milioi dolar gastatuko ditu sarietan eta diru-laguntzetan, 2010eko Munduko txapelketan baino % 37 gehiago.
Zozketa, ostiralean
Dagoeneko dena prest dago Brasil 2014 munduko futbol txapelketarako zozketarako.
Zozketa 17:00etan hasiko da eta mundialeko multzo bakoitzean zein selekzio izango diren erabakiko du.