Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
Milioi bat sarrera saldu dituzte 24 ordutan
Erredakzioa
Brasilen saldu dira gehien, baina AEBn, Argentinan, Txilen, Kolonbian, Mexikon eta Australian ere asko saldu dituzte.
-
Milioi bat sarrera, 24 ordutan. Argazkia: EFE
Multzoen zozketa egin ondoren, Brasilgo Munduko Txapelketarako sarrera gehiago jarri zituen salgai FIFAk igandean.
24 ordutan 1.179.363 sarrera saldu dira. Brasilen saldu dira gehien, baina AEBn (38.009), Argentinan (30.659), Txilen (23.014), Kolonbian (12.103), Mexikon (11.580), Australian (8.064), Alemanian (6.556), Ingalaterran (6.469) eta Frantzian (6.006) ere asko saldu dituzte.
Guztira, FIFAk hiru milioi sarrera jarriko ditu salgai.