Munduko futbol txapelketapelketa
A eta B multzoak
Brasilek txartela lortzea eta zaleak konbentzitzea du helburu
Erredakzioa
Brasildarrek txapelketatik kanpo dagoen Kamerunen aurka jokatuko dute. B multzoan, aurreneko postua izango dute jokoan Holandak eta Txilek.
-
Neymar jokalari brasildarra. Argazkia: EFE
Munduko futbol txapelketako multzoen fasea amaitzear da, eta astelehenean, final-zortzirenetarako txartelak erabakiko dira A eta B multzoetan. Espainia kanporatuta dago dagoeneko, eta Australiaren aurka garrantzirik gabeko neurketa jokatu beharko du. Australiarrak ere txapelketatik kanpo dira, Txileren (3-1) eta Holandaren aurka (2-3) galduta.
Gauzak horrela, Holandak eta Txilek multzoko aurreneko postua izango dute jokoan Sao Pauloko Arena Corinthians futbol-zelaian. Biek hurrengo kanporaketan Brasil saihestea dute helburu.
A multzoa
Brasildarrek Kamerunen aurka jokatuko dute. Anfitrioiek txartela lortzea dute helburu, baina baita zaleak konbentzitzea ere.
Multzoko beste partidan, Mexikok eta Kroaziak neurtuko dituzte indarrak. Hil edo biziko partida izango da, txapelketan bizirik jarraitzea izango baitute jokoan.
Partiden ordutegiak:
Australia-Espainia 18:00
Holanda-Txile 18:00
Kamerun-Brasil 22:00
Kroazia-Mexiko 22:00