Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

1-0 Suitzaren aurka

Argentina final-laurdenetarako sailkatu da, Di Mariari esker

Erredakzioa

Real Madrileko jokalariak, luzapenaren 118. minutuan, sartutako golak final-laurdenetarako txartela eman dio Sabellak zuzendutako selekzioari.

  • Di Maria, gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Di Maria, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Angel Di Mariaren golak Munduko Futbol Txapelketako final-laurdenetan sartu du Argentinako selekzioa. Real Madrileko jokalariak, luzapenaren 118. minutuan, sartutako golari esker hartu dute argentinarrek Suitza mendean (1-0).

Pasea Leo Messirena izan da, eta Di Mariak jaurtiketa gurutzatu batekin gainditu du atezain suitzarra.

Hurrengo kanporaketako norgehiagokan Belgika-AEB partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak Alejandro Sabellaren taldeak.

Fitxa teknikoa:

1. Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Ezequiel Garay, Federico Fernandez eta Marcos Rojo (Jose Maria Basanta, 105'); Ezequiel Lavezzi (Rodrigo Palacio, 73'), Fernando Gago (Lucas Biglia, 106'), Javier Mascherano eta Angel Di Maria; Lionel Messi eta Gonzalo Higuain.

0. Suitza: Diego Benaglio; Stephan Lichtsteiner, Johan Djourou, Fabian Schäer, Ricardo Rodriguez; Valon Behrami, Gökhan Inler; Granit Xhaka (Gelson Fernandes, 66), Xherdan Shaqiri, Admir Mehmedi (Blerim Dzemaili, m.113); eta Josip Drmic (Haris Seferovic, 82').

Gola:

1-0, 117': Angel di Maria.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea