Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-laurdenak

Europako bi selekzio handi, finalerdien bila Maracanan

Erredakzioa

Alemania eta Frantzia, bi ibilbide ezberdinekin, aurrez aurre arituko dira final-laurdenetan, ostiralean 18:00etan.

  • Neuer, Alemaniako atezaina / EFE.

    Neuer, Alemaniako atezaina / EFE.

Alemania eta Frantzia, Munduko Txapelketa irabazitako bi selekzio, aurrez aurre arituko dira final-laurdenetan Maracana zelaian, ostiralean 18:00etan. Frantziarrak bilatzen ibili diren armonia aurkitu dute, eta Alemaniako taldeak lehenengo zalantzak sortzen hasi dira.

Bi selekzioek 25 partidetan, 80 urtez baino gehiago, jokatu dute elkarren artean. Lehenengoa Frantziak irabazi zuen, 1931ean Parisen (1-0). Azkena Alemaniarentzat izan zen, iaz Saint-Denisen (1-2).

Orain, faboritoetako batek Munduko Txapelketa irabazteko hautagaitza berretsi behar du, txapelketan zehar gero eta hobeto ari den selekzioaren aurrean. Ukrainiari irabazita Brasilera joateko txartela lortu zuenetik, sendo ari da Frantzia.

Deschampsen taldean, lider bilakatu da Karim Benzema. Ez omen dago edozein motatako arazoetarako lekurik Frantziako selekzioan.

Alemanian, aldiz, arazoak agertzen hasi dira. Lehen ziur zegoena orain zalantzez bete da, Argeliari luzapenean irabazi ostean (2-1).

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Frantzia: Hugo Lloris; Mathieu Debuchy (Bakary Sagna), Raphael Varane, Mamadou Sakho, Patrice Evra; Yohan Cabaye, Paul Pogba, Blaise Matuidi; Mathieu Valbuena; Olivier Giroud (Antoine Griezmann), Karim Benzema.

Alemania: Manuel Neuer; Jerome Boateng, Per Mertesacker, Matt Hummels, Benedikt Höwedes; Phllip Lahm, Bastian Schweinsteiger; Mario Götze, Toni Kroos, Mesut Özil; Thomas Müller.