Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Lehen finalerdia

Brasil eta Alemania, final handiaren bila

Etxeko selekzioak talde alemaniarra izango du aurkati Brasilgo 2014ko Munduko Txapelketako lehen finalerdian. Norgehiagoka, astaerte honetan jokatuko da, 22:00etan.

  • Brasil. Argazkia: EFE

    Brasilgo selekzioa, entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Brasilek eta Alemaniak jokatuko dute 2014ko Munduko Txapelketako lehen finalerdia astearte honetan, 22:00etan. Finalerako txartela izango da lehian.

Etxeko selekzioak Neymarren eta Thiago Silvaren bajak izango ditu partida honetarako. Bartzelonan jokatzen duen aurrelaria min hartuta dago, eta taldeko kapitaina zigortuta dago Kolonbiaren aurkako partidan txartel horia ikusi ostean. Luis Felipe Scolari hautatzaileak Dante sar lezake Thiago Silvaren ordez eta Williamek ordezka lezake Neymar. Albiste ona, Luiz Gustavo taldera itzuliko dela da, final-laurdenetan partida bateko zigorra bete ondoren.

Alemaniak, bestalde, ez du baja garrantzitsurik partida honetarako. Alemaniarrek badakite Brasilek baja garrantzitsuak dituela, baina Joachim Low hautatzaileak argi dauka ez dela aurkari erraza izango. "Neymar gabe, Brasil aurkari zailagoa izango da", esan du Lowk. Hasierako hamaikakoan aldaketa gutxi espero dira. Zalantza bakarra aurrealdean Müllerri nork lagunduko dion izango da. Badirudi Klosek hasieratik jokatzeko aukera gehien dituela, baina Schürrlek ere joka lezake.

Munduko Txapelketako bigarren finalerdia asteazkenean jokatuko dute Argentinak eta Holandak.

Ustezko hamikakoak:

Brasil: Julio Cesar; Maicon, David Luiz, Dante, Marcelo; Luiz Gustavo, Paulinho, Oscar, Willian; Hulk eta Fred.

Alemania: Neuer; Lahm, Boateng, Hummels, Höwedes; Khedira, Schweinsteiger, Kroos; Müller, Özil eta Klose.

Epailea: Marco Rodriguez (MEX).

Zelaia: Mineirao de Belo Horizonte.

Ordua: 22:00etan Iberiar Penintsulako ordutegian (17.00etan Brasileko ordua).