Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

C multzoa

Hegoafrika 2010: Garaipen historikoa eta lidergoa lortu du Esloveniak

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Esloveniarrek 0-1 irabazi diote Algeriari C multzoko liderra da. Ingalaterrak 1-1 berdindu zuen Estatu Batuen aurka eta puntu banarekin bigarren eta hirugarren sailkatuak dira C multzoan.

Algeriak eta Esloveniak jokatu zuten Hegoafrikako Munduko Kopako C multzoko bigarren partida eta esloveniarrek bere historiako lehen garaipena lortu zuten (1-0). Ondorioz, Eslovenia da C multzoko liderra hiru punturekin eta banarekin jarraitzen diote Ingalaterrako eta Estatu Batuetako selkzioek.

Lehen zatia nahiko parekatua eta gol aukera gutxikoa izan zen. Egon ziren aukera gutxi horietatik gehienak Algeriarenak izan ziren. Hirugarren minutuan Belhadjek ia Algeriaren lehen gola sartu zuen zuzeneko falta jaurtiketa baten bitartez. Matmour algeriarrak aukera izan zuen 29. minutuan, baina ez zen errematera iritsi. Aukera honen ostean etorri zen Esloveniaren lehen aukera, baina Chaouchi atezainak gola eragotzi zuen. Lehen zatiko azken txanpan talde bakoitzak gol aukera bana izan zuten. Halliche algeriarrak buruz ia gola lortu zuen eta Birsa esloveniarraren jaurtiketa atezain algeriarrak desbideratu zuen. Horrenbestez, golik gabe bukatu ziren lehen 45 minutuak.

Bigarren zatian ia ez zen gol aukerarik egon. Deigarriena 70. minutuan Algeria hamar jokalarirekin geratu zela izan zen. Ghezzalek baloia eskuarekin mozteagatik bigarren txartel horia ikusi zuen eta hamar jokalarirekin geratu zen talde afrikarra. Jokalari bat gehiagorekin Esloveniak 1-0ekoa sartu zuen 78. minutuan. Koren izan zen golegilea urrutiko jaurtiketa batekin.

Azken minutuetan ez zen markagalilua aldatu eta 1-0ekoarekin Esloveniak eskuratu zituen hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

0-Algeria: Chaouchi, Bougherra, Belhadj, Yahia, Halliche, Lacen, Djebbour (Ghezzal, 59. min), Matmour (Saifi, 81. min), Ziani, Yebda, Kadir.

1-Eslovenia: Handanovic, Breko, Suler, César, Koren, Birsa (Pecnik, 84. min), Novakovic, Jokic, Dedic (Ljubijankic, 53. min), Kirm, Radosavljevic (Komac, 87. min).

Gola: 0-1, min 79: Koren.

Ingalaterra-Estatu Batuak, (1-1): Partida ona eta berdinketa

Ingalaterrak eta Estatu Batuek C multzoko lehen partida jokatu zuten Hegoafrikan eta noreghiagoka 1-1eko emaitzarekin bukatu zenez puntu banarekin konformatu behar izan ziren.

Lehen zatia oso bizia eta izan zen eta ikuskizun bikaina eman zuten bi taldeek. Ingelesek lehen gol aukaeran sartu zuten gola. Gerrradek 1-0eko egin zuen laugarren minutuan. Gola hartu ondoren amerikarrak ez ziren behera etorri eta partida berdintzeko aukerak izan zituzten. Adibidez, Onyewuren jaurtiketa bat langa urratuz kanpora joan zen. Talde batek aukerak sortzen zituen bakoitzean bestearen erantzuna etortzen zen. Joan etorri honetan etorri zen amerikarren gola. Dempseyk 40. minutuan area kanpotik jaurti eta Greenentzat ustez zailtasunik ez zuela zirudien arren Ingalaterrako atezainak kale egin zuen eta 1-1eko ezarri markagailuan. Berdinketarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatia ere lehenengoa baino kaskarragoa izan. Heskeyk 51. minutuan 2-1ekoa sartzeko aukera paregabea izan zuen, baina kamuts aritu zen. Antzeko jokaldi baten Altidorek ere aukera ona izan zuen, baina Green atezainak maerikarrak markagailuan aurreratzea eragotzi zuen gelditu bikaina eginez. Howard atezainak ere ez zuen atzean geratu nahi izan eta erantzun bikainak eman zizkion Rooneyren eta Wright-Phillipsen jaurtiketa indartsu banari 71. eta 74. minutuetan. Partidako azken txanpan bi taldeak garaipena lortzen saiatu ziren, baina berdinketarekin (1-1) bukatu zen norgehiagoka.

Igandean 13:30ean jokatuko da C multzoko bigarren partida eta Argelia eta Eslovenia ariko dira nor baino nor.

Fitxa teknikoa:

1 - Inglaterra: Robert Green; Glen Johnson, John Terry, Ledley King (Jamie Carragher, 46. min), Ashley Cole; Aaron Lennon, Frank Lampard, Steven Gerrard, James Milner (Shaun Wright-Phillips, 31. min); Wayne Roney, Emile Heskey (Peter Crouch, 79. min).

1 – Estatu Batuak: Tim Howard; Steve Cherundolo, Jay DeMerit, Oguchi Onyewu, Carlos Bocanegra; Clint Dempsey, Michael Bradley, Ricardo Clark, Landon Donovan; Jozy Altidore (Stuart Holden, 86. min), Robbie Findley (Edson Buddle, 77. min.)

Golak: 1-0, 4:. min Gerrard. 1-1, 41. min: Dempsey.