Munduko futbol txapelketapelketa
Holandaren aurka
Hegoafrika 2010: Espainiak finalerako txartela lortu du (0-1)
Erredakzioa
Carles Puyolen gol batek garaipena eman dio Espainiari Alemaniaren aurka eta aurrenekoz Mundial bateko finala jokatuko dute espainiarrek.
Lehenengo zatiak ez digu gol-aukera garbirik utzi. Del Bosquek Pedro Rodriguez sartu du hasierako hamaikakoan Fernando Torresen ordez eta ohi duen bezala, baloiaren jabetza izan du hasiera-hasieratik.
Hala ere, ezin izan die jokaldiei amaiera eman eta lehenengo 45 minutuetan birritan bakarrik eman dio lana Neuer atezain alemaniarrari.
Alemania saiatu da kontraerasoan, baina gol-abagune bakarra izan du. Iker Casillasek kornerrera desbideratu duen Trochowskiren jaurtiketa bat.
Epaileak ez du Ramosek Ozili egindako sarrera bat ikusi lehenengo zatiaren azken minutuan. Hegaleko espainiarrak txartel gorria merezi izan du, azken atzelaria baitzen eta Ozil atezainaren aurrean zelako.
Bigarren zatia antzerako gidoiarekin hasi da. Baloiaren jabetza espainiarra izan da, baina Neuer atezainak ez du eduki lan askorik.
Baina 50. minutuan Xabi Alonsoren jaurtiketa batek sua piztu du eta Espainiak partidako hamabost minuturik onenak jokatu ditu, gol-abagune argiak ere izan dute Vicente del Bosqueren jokalariek.
Alemaniaren erantzuna 70. minutuan heldu da jarraian etorritako bi gol-aukerekin. Hala ere, korner batean, Espainiak merezi zuen saria jaso du. Puyolek asmatu egin du burukada eder batekin eta Neuer gainditu du 73. minutuan.
Golaren ostean, aurreikusitako gidoia. Alemaniarren nagusitasuna eta espainiarrak, kontraerasora. Markagailua, baina, ez da aldatu eta aurrenekoz Espainiak Munduko Txapelketako final baterako sailkapena lortu du.
Hamaikakoak:
Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique, Capdevila; Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Pedro&' || 'nbsp;Rodriguez (Silva, 85''); eta Villa (Fernando&' || 'nbsp;Torres, 80'').
Alemania: Neuer; Lahm, Mertesacker, Friedrich, Jerome Boateng (Jansen, 52''); Khedira (Mario&' || 'nbsp;Gomez, 79''), Schweinsteiger, Trochowski (Toni Kroos, 61''), Özil; Podolski eta Klose.
Gola:&' || 'nbsp;0-1, Puyol (73'')
Epailea: Viktor Kassai (HUN).
Futbol-zelaia: Moses Mabhida.