Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Espainia ala Alemania?

Hegoafrika 2010: Holanda, finalean (2-3)

Erredakzioa

Uruguaiko selekzioak dena eman du, baina Holandak erasoan duen nagusitasuna baliatu du finalerako txartela eskuratzeko. Van Bronckhorst, Sneijder eta Robben, golegileak.

Holandak Munduko Futbol Txapelketako finalerako txartela lortu du finalerdietan Uruguaiko selekzioa 2-3ko markagailuarekin kanporatuta. Aurkaria asteazken honetan Espainiak eta Alemaniak jokatuko duten partidatik irtengo da.

Holandarrak ziren baloiaren jabe, arriskua sortzen zutenak eta Uruguaik defendatzea zuen helburu. Baina 18. minutuan 0-1koa lortu du Giovanni Van Bronckhorstek areatik kanpo gol ikusgarria sartuta. Saihestea, ezinezkoa.


Uruguaik aurrera egin du eta neurketa parekatu egin da horrela. Eta ez bakarrik neurketa, markagailua ere bai. 40. minutuan urrutitik jaurtik du Diego Forlanek eta Stekelenburg atezaina ezustean hartu du.

Bigarren zatian gutxi aldatu da egoera. Holanda erraz heltzen zen aurkariaren areara, baina asmatu barik. Uruguaik, bestalde, saiatzen jarraitu du.

Baina hiru minututan finalerako txartela lortu dute europarrek jarraian bi gol sartuta. Aurrenekoan (Sneijderrek) zortea izan dute lagun eta hirugarrena Robbenena izan da, burukada onari esker.

Fitxa teknikoa:

2.- Uruguai: Fernando Muslera; Maximiliano Pereira, Mauricio Victorino, Diego Godin, Martin Caceres; Diego Perez, Walter Gargano, Egidio Arevalo Rios, Alvaro Pereira (78'': Sebastian Abreu); Edinson Cavani eta Diego Forlan (84'': Sebastian Fernandez).

3.- Holanda: Maarten Stekelenburg; Khalid Boulahrouz, John Heitinga, Joris Mathijsen, Giovanni Van Bronckhorst; Mark Van Bommel, Demy de Zeeuw (46'': Rafel Van Der Vaart); Arjen Robben (90'': Eljero Elia), Wesley Sneijder, Dirk Kuyt; eta Robin Van Persie.

Golak:

0-1, 18'': Giovanni Van Bronckhorst.
1-1,41'': Diego Forlan.
1-2, 70'': Wesley Sneijder.
1-3, 73: Robben.
2-3, 92'': Maximiliano Pereira.