Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

A MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Uruguaik 3-0 irabazi dio Errusiari eta A Multzoko lider gisa sailkatu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uruguaik B Multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du datorren ekainaren 30en. Errusiak, berriz, hurrengo egunean jardungo du, B Multzoko irabazlearen kontra.

  • Luis Suarezek sartu du Uruguairen lehen gola. Argazkia: EFE

    Luis Suarezek sartu du Uruguairen lehen gola. Argazkia: EFE

Uruguaiko selekzioa erraz gailendu zaio Errusiari (3-0) Luis Suarez, Denis Cheryshev (bere atean) eta Edinson Cavanik sartu dituzten golen bitartez. Emaitza horrekin A Multzoko lehen postuan igaro dira uruguaitarrak final-zortzirenetara.

Luis Suarezek 10. minutuan lortu du lehendabiziko gola, falta baten bidez. Uruguairen bigarrena, ostera, Denis Cheryshev errusiarrak egin du bere atean, Diego Laxalt Uruguaiko jokalariaren jaurtiketa bere aterantz desbideratu duenean (23. minutuan).

Norgehiagoka guztiz erabakita geratu da lehen zati horretan, Errusiak jokalari bat gutxiagorekin amaitu baitu tarte hori; izan ere, 36. minutuan, epaileak Igor Smolnikov kaleratu du bi txartel hori aterata. Cavaniren gola bigarren zatian iritsi da, partida amaitzear zegoela (90. minutuan).

Emaitza horrekin, Uruguaik Sotxin jokatuko du datorren ekainaren 30en B Multzoko bigarren sailkatuaren aurka (Portugal). Errusiak, berriz, Moskun jardungo du hurrengo egunean, B Multzoko irabazlearen kontra (Espainia).

Multzoko beste partidan Saudi Arabiak Egiptori irabazi dio (2-1).

Fitxa tekniko:

Uruguai 3: Muslera; Martin Caceres, Godin, Coates; Nandez (Cristian Rodriguez, 73. min), Vecino, Torreira, Betancur (De Arrascaeta, 62. min), Laxalt; Luis Suarez eta Cavani (Maxi Gómez, 92. min).

Hautatzailea: Oscar Washington Tabarez

Erusia 0: Akinfeev, Smolnikov (Mario Fernandes, 38. min), Kutepov, Ignashevich, Kudriaskov; Gazinski (Kuziaev, 46. min), Zobnin; Samedov, Alexei Miranchuk (Smolov, 61. min), Cheryshev; eta Dzyuba.

Hautatzailea: Stanislav Cherchesov.

Golak: 1-0, 10. min: Luis Suarez. 2-0, 23. min: Cheryshev, bere atean. 3-0, 90. min: Cavani.

Epailea: Malang Diedhiou (Senegal). Txartelak: Smolnikov kaleratu du bi txartel hori atera ostean. Txartel hori bana erakutsi dizkie Gazinskiri (Errusia) eta Betancurri (Uruguai).