Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

A Multzoa (2. jardunaldia)

Errusia final-zortzirenetan dago ia, Egipto menderatu ostean

eitb.eus

Errusiako selekzioak 3-1 irabazi dio Egiptori A multzoko bigarren jardunaldiko partida eta ia bermatuta du hurrengo faserako txartela. Egiptok apenas dauka aukerarik.

  • Errusia-Egipto (3-1). Argazkia: EFE

    Errusia-Egipto (3-1). Argazkia: EFE

Errusiak 3-1 irabazi dio Egiptori 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako A multzoko bigarren jardunaldiko partida, eta ia bermatuta du final-zortzirenetarako txartela. Egipto, aldiz, ia kanporatuta dago. Asteazkenean jokatuko da multzoko beste partida, Uruguairen eta Saudi Arabiaren artekoa.

Lehen zatia golik gabe amaitu da, baina bigarrenaren hasieran Fathik bere atean sartu du gola (1-0) eta Errusiak aurrea hartu du. Partidaren 59. minutuan, Cheryshevek sartu du 2-0ekoa, eta bi minutu geroago, 61.ean, Dzuybak 3-0ekoa egin du. Egiptori maldan gora jarri zaio neurketa, baina Salah-ek aldea murriztu du 73. minutuan, penaltiz (3-1). Azken txanpan, talde afrikarra aldea murrizten eta berdinketa lortzen saiatu da, baina ahaleginak ez du saririk izan eta Errusiak lortu du garaipena.

Fitxa teknikoa:

Errusia, 3: Akinfeev; Mario Fernandes, Ignashevich, Kutepov, Zhirkov (Kudriasov, 86. min); Zobnin, Gazinski; Samédov, Golovin, Cheryshev (Kuziaev, 74. min); eta Dyuba (Smolov, 79. min).

Hautatzailea: Stanislav Cherchesov.

Egipto, 1: El Shenawy; Fathy, Gabr, Hegazy, Abdelshafy; Elneny, Hamed; Salah, Elsaid (Amr Warda, 63. min), Trezeguet (Ramadan Sobhy, 67. min); eta Marwan (Kahraba, 81. min).

Hautatzailea: Hector Cuper.

Golak: 1-0, 47. min: Ahmed Fathy, bere atean. 2-0, 59. min: Cheryshev. 3-0, 62. min: Dzyuba. 3-1, 73. min: Salah, penaltiz.

Epailea: Enrique Caceres (Paraguai). Txartel horiak: Trezeguet (Egipto) eta Smolov (Errusia).