Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

E MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Suitzak 2-2 berdindu du Costa Ricarekin, eta sailkatu egin da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Suitzarrek Suedia izango dute aurkari final-zortzirenetako norgehiagokan, uztailaren 3an, San Petersburgon.

  • Waston eta Dzemaili, gaueko golegiletako bi. Argazkia: EFE

    Waston eta Dzemaili, gaueko golegiletako bi. Argazkia: EFE

Suitza Errusiako Munduko Txapelketako final-zortzirenak lehiatzeko sailkatu da, E multzoko azken jardunaldian Costa Ricarekin berdindu eta gero (2-2).

Suitzarrak 31. minutuan aurreratu dira markagailuan, Blerim Dzemailiren bitartez. Dzemailiri gozo-gozo etorri zaio baloia area txikian, eta jaurtiketa bortitz batekin zulatu du Keylor Navasen atea.

Bigarren zatian, Waston Kendall defentsak berdinketa lortu du Erdialdeko Amerikako taldearentzat, korner batean buruz egindako erremate batekin. Geroa, ia amaieran, Josip Drmic Borussia Mönchengladbach talde alemaniarreko aurrelariak berriz jarri du aurretik Suitzako selekzioa. Alabaina, partidaren luzapenean, epaileak Costa Ricaren aldeko penaltia adierazi du. Bryan Ruiz arduratu da hura jaurtitzeaz, eta bere ahaleginak ez du berehalako arrakasta izan, langan jo baitu. Aldaratzeak, baina, Yann Sommer Suitzako atezainaren buruan jo du, eta baloiak sare barruan amaitu du.

Horrenbestez, Suitzak Suediaren aurka jokatuko du final-zortzirenetako partida, uztailaren 3an, San Petersburgon. Multzoko beste norgehiagokan, Brasilek 0-2 irabazi dio Serbiari.

Fitxa teknikoa:

Suitza, 2: Sommer; Lichtsteiner, Schär, Akanji, Ricardo Rodriguez; Behrami (Zakaria, 60. min), Xhaka; Shaqiri (Lang, 81. min), Dzemaili, Embolo; eta Gavranovic (Drmic, 69. min).

Hautatzailea: Vladimir Petkovic.

Costa Rica, 2: Keylor Navas; Gamboa (Smith, 93. min), Acosta, González, Kendall, Oviedo; Colindres (Wallace, 81. min), Borges, Guzman, Bryan Ruiz; eta Campbell.

Hautatzailea: Oscar Ramírez.

Golak: 1-0, 31. min: Dzemaili; 1-1, 57. min: Kendall; 2-1, 88. min: Drmic; 2-2, 92. min: Sommer, bere atean.

Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Gamboa eta Campbell (Costa Rica); Lichtsteiner, Zakaria, Schär (Suitza).