Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

H MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Kolonbiak multzoko lehen postua lortu du; Senegal, aldiz, kalean geratu da (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kolonbiarrek uztailaren 3an jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa, G multzoko bigarren tokian geratu den Ingalaterraren aurka.

  • Kolonbiako selekzioa final-zortzirenetan egongo da. Argazkia: EFE

    Kolonbiako selekzioa final-zortzirenetan egongo da. Argazkia: EFE

Kolonbia Errusiako Munduko Txapelketako final-zortzirenetan izango da, asteazken honetan Senegali (0-1) irabazi eta gero, H multzoko hirugarren jardunaldian.

Atsedenaldira hutsean heldu dira, eta emaitza horrek ez zion Jose Pekerman argentinarrak zuzentzen duen Kolonbiako selekzioari mesede egiten, multzoko beste partidan Japonia eta Polonia ere berdintzen ari baitziren. Alabaina, Yerry Minak gola sartu du korner batean, Juan Quinteroren erdiraketa buruz errematatuta. Gol horrek multzoko lehen postua eman die kolonbiarrei.

Senegal, ordea, txapelketatik at geratu da. Japoniarekin berdinduta bukatu du sailkapenean (puntu eta aldeko gol kopuru bera izan dituzte selekzio biek), baina kanpoan geratu da Japoniak baino txartel hori gehiago izan dituelako kontra (lau Japoniak eta sei Senegalek).

Kolonbiarrek uztailaren 3an jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa, G multzoko bigarren tokian geratu den Ingalaterraren aurka.

Multzoko beste partidan Japoniak galdu egin du Poloniaren aurka (0-1).

Fitxa teknikoa:

Senegal 0: Khadim Ndiaye; Gassana, Koulibaly, Sane, Sabaly (74. min, Wague); Kouyate, Gana; Ismaila, Mane, Keita Balde (80. min, Konate) eta Niang (86. min, Sakho).

Hautatzailea: Aliou Cisse.

Kolonbia 1: Ospina; Arias, Davinson Sánchez, Mina, Mojica; Carlos Sanchez, Uribe (83. min, Lerma; Cuadrado, James Rodriguez (31. min, Muriel), Quintero; eta Falcao (89. min, Borja).

Hautatzailea: Jose Pekerman.

Gola: 0-1: Yerry Mina, buruz.

Epailea: Milorad Mazic (Serbia). Txartel horiak: Mojica (Kolonbia) eta Niang (Senegal).