Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Uruguai eta Frantzia, finalerdien bila

Erredakzioa

Uruguaiko eta Frantziako selekzioek ostiral honetan, 16:00etan, jokatuko dute Errusiako Munduko Txapelketako final-zortzirenetako partida.

  • Uruguay. Argazkia: EFE

    Uruguayko jokalariak final-laurdenetarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Uruguai eta Frantzia nor baino nor ariko dira 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetako partidan. Neurketa ostiral honetan jokatuko da, 16:00etan, Nizhny Novgorod estadioan.

Didier Deschampsek zuzentzen duen Frantziako selekzioak Blaise Matuidiren baja izango du partida honetarako. Corentin Tolisso, Steven N'Zonzi eta Thomas Lemar jokalariak dira Mautidiren baja bete dezaketenak. Bestalde, Kylian Mbapperen sasoi ona baliatzen saiatuko dira frantziarrak.

2010ean Hego Afrikako Munduko Txapelketan lortu zuen Uruguaik azkenengoz finalerdietara iristea eta hura errepikatu nahi dute jokalariek. Oscar Washington Tabarez hautatzaileak Portugalen aurka atera zuen hamaikaoa errepikatuko du, baina Edison Cavanniren zalantza du. Badirudi Cavani ez dela jokatzeko prest egongo. Aurrelariak ez badu jokatzen, Stuani sar daieteke bere ordez.

Ustezko hamaikakoak:

Uruguai: Muslera; Cáceres, Godín, Giménez, Laxalt; Nandez, Lucas Torreira, Vecino, Bentancur; Luis Suarez eta Stuani.

Hautatzailea: Oscar Washington Tabarez.

Frantzia: Lloris; Pavard, Umtiti, Varane, Lucas Hernandez; Kante, Pogba, Tolisso; Mbappe, Griezmann eta Giroud.

Hautatzailea: Didier Deschamps.

Epailea: Nestor Pitana (Argentina).

Zelaia: Nizhny Novgorod Stadium.

Ordua: 16:00etan.