Munduko futbol txapelketapelketa
Errusia 2018
Brasilek eta Belgikak finalerdietara sailkatzea dute helburu
Erredakzioa
Brasilgo eta Belgikako selekzioek ostiral honetan jokatuko dute Munduko Txapelketako final-laurdenetako neurketa, 20:00etan.
-
Belgikako jokalariak, final-laurdenetarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE
Brasilek eta Belgikak ostiral honetan jokatuko dute 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetako partida, 20:00etan. Brasilek 2014an antolatu zuen Munduko Txapelketako arantza kendu nahi du, baina Belgika titulua lortzeko hautagaitza aurkezten saiatuko da.
Casemiro izango da Brasilen baja bakarra neurketa horretarako. Real Madrileko erdilaria zigortuta dago, eta ezingo du jokatu. Fernandinhok ordezkatuko omen du. Bestalde, Adenor Leonardo Bacchi 'Tite' hautatzaileak jokatzeko prest izango du Marcelo, eta hegaleko defentsa hasierako hamaikakora itzuliko da.
Belgikako selekzioan, Roberto Martinez hautatzaileak jokari guztiak ditu jokatzeko moduan. Seguruenik Japoniaren aurka erabili zuen hamaikakoa jarriko du zelaian. Martinezen ustez, "Brasilen eta Belgikaren arteko norgehiagoka izango da munduko txapelketa honetako partida".