Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Ingalaterrak eta Danimarkak egin dute aurrera D multzotik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ingelesek ez diote aukerarik eman Txinari (1-6), eta danimarkarrek 0-2 irabazi diote Haitiri, multzoko bigarren postua bereganatzeko.

  • Ingalaterrako selekzioak argi eta garbi garaitu du Txinakoa. Argazkia: EFE

    Ingalaterrako selekzioak argi eta garbi garaitu du Txinakoa. Argazkia: EFE

Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketako D multzoan ere astearte honetan itxi da hirugarren eta azken jardunaldia, eta ez da ezustekorik izan. Horrela, Ingalaterrak bere hirugarren garaipena lortu du beste horrenbeste partida jokatu ostean, Txinaren aurka sendo jokatu eta 1-6ko emaitza ikusgarria lortuta. Hala, txapela irabazteko hautagai argietako bat bihurtu da Sarina Wiegman-Glotzbachek zuzentzen duen selekzioa.

Neurketari ekin eta gutxira, Alessia Russok Yu Zhuren eskuineko zutoinera bideratutako jaurtiketa 0-1ekoa bihurtu da. Lauren Hempek erdietsi du 0-2koa 26. minutuan, ezkerkada zorrotz batekin.

Aldageletara joan aurretik, Lauren Jamesek Ingalaterraren hirugarren gola lortu du area ertzetik, aldez aurretik prestatutako jokaldian. Shuang Wangek penaltiz aldea murriztu duen arren (57. minutua), Jamesek berak egin du laugarren gola 65. minutuan ezkerrarekin jotako bolea batekin. Chloe Kellyren eskutik iritsi da 1-5ekoa 77. minutuan, eta Rachel Dalyk seigarrenarekin biribildu du gol-zaparrada azken txanpan.

Pernille Harder, Danimarkaren lehen golaren egilea. Argazkia: EFE

Pernille Harder, Danimarkaren lehen golaren egilea. Argazkia: EFE

Horrela, Ingalaterrak Nigeriaren aurka jokatuko du abuztuaren 7an (09:30), eta, hiru ordu geroago, Danimarkak Australia etxeko taldearekin neurtuko ditu indarrak (12:30).