Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-laurdenak

Ingalaterrak Kolonbia kanporatu du eta Australia izango du aurkari finalerdietan (2-1)

EITB ,MEDIA

Kolonbia aurretik jarri da markagailuan lehen zatiaren amaieran, baina ingelesek emaitza irauli dute Lauren Hempek eta Aelessi Rusook egindako golei esker.

  • Alessia Russo, Ingalaterrako bigalen golaren egilea, Daniela Ariasekin

    Alessia Russo, Ingalaterrako bigalen golaren egilea, Daniela Ariasekin. Argazkia: Efe.

Kolonbiako selekzioak agur esan dio Munduko Futbol Txapelketari Ingalaterra egungo Europako txapeldunarekin galduta. Ingelesek Leicy Santosek egindako gola (44. min) iraultzea lortu dute, Lauren Hempek (45+7. min) eta Alessia Russok (63. min) egindako golei esker.

Ingelesak jaun eta jabe izan dira lehen minutuetatik eta kolonbiarrak atzean sartuta izan dituzte, zelai erditik aurrera egin ezinik. Horrela, aukera argienak Ingalaterrako jokalarienak izan dira, baina azken metroetan ez dute asmatu.

Minutuek aurrera egin ahala, kolonbiarrek euren joko hobetu dute eta arriskua sortu dute Ingalaterraren arearen inguruan. Lehen gola 44. minutuan egin dute, Atletico Madril taldeko Leicy Santosek egindako jaurtiketa batean.

Hala ere, pozak gutxi iraun die hegoamerikarrei. Lehen zatiaren luzapenean, eta ingelesak kontrolpean zituztenean, Catalina Perezi baloi batek ihes egin dio eskuetatik eta Hempek banakoa ezarri du markagailuan.

Garaipenaren gola

Bigarren zatian, Ingalaterrak erritmoari eta kontrolari ondo eutsi die eta Kolonbiak etsita amaitu du, bere saiakerei etekin atera ezinda. Ingalaterra gero eta erosoago izan da zelaian eta 63. minutuan Georgia Stanwayk pasea eman dio Alessia Russori, honek bigarren gola egiteko.

Kolonbiarrek berdinketa bilatu dute, Leicy Santonsen gidaritzapean, baina europarrak oso seguru aritu dira defentsan eta azkenean eurek lortu dute finalerdietarako txartela. Ingalaterrak Australiaren aurka jokatuko du finalerdietan.

Fitxa teknikoa

2 – Ingalaterra: Mary Earps, Jess Carter, Millie Bright, Alex Greenwood, Lucy Bronze, Georgia Stanway, Keira Walsh, Rachel Daly, Ella Toone, Alessia Russo (Chloe Kelly, 84. min) eta Lauren Hemp (Beth England, 93. min).

Hautatzailea: Sarina Wiegman.

1 – Kolonbia: Catalina Pérez (Natalia Giraldo, 67. min), Carolina Arias (Ana Guzman, 10. min), Daniela Arias, Jorelyn Carabalí, Manuela Vanegas, Diana Ospina (Ivonne Chacon, 78. min), Lorena Bedoya, Leicy Santos, Catalina Usme, Linda Caicedo eta Mayra Ramirez.

Hautatzailea: Nelson Abadía,Goles: 0-1, 44. min: Leicy Santos, 1-1, 45+7. min: Hemp, 2-1, 63. min: Russo.

Epailea: Ekaterina Katja Koroleva (AEB).