Osasuna
Fitxaketa
Osasunak Sheraldo Becker fitxatu du, 2027ra arte
EITB
Nafarroako klubak eta Realeko jokalari ohiak adostutako akordioan, halaber, kontratua 2027-28 denboraldirako ere luzatzea aurreikusita dago. Beckerrek 10 milioi euroko etete-klausula izango du.
-
Sheraldo Becker, 2024-25 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.
Osasunak Sheraldo Becker fitxatu du, bi denboraldiz, hau da, 2026-27 denboraldiko amaierara arte, eta kontratua urtebetez luzatzeko aukera du, astelehen gauean Nafarroako klubak eta Realak, alegia, 2024ko urtarriletik jokalaria izan den klubak, baieztatu dutenez.
Osasunak zehaztu du Beckerrek 10 milioi euroko etete-klausula izango duela. Futbolaria hurrengo egunetan aurkeztuko dute.
Becker, 30 urtekoa bera, Realean ez ezik, talde hauetan ere ibili da: Ajaxen, PEC Zwollen, ADO Den Haagen eta Union Berlinen.

