Osasuna
Bartzelonaren aurka
Nino: 'Ez dugu ezer oparituko Camp Nou estadioan'
Erredakzioa
Osasunako aurrelariak aurkaririk zailenaren kontra jokatuko dutela onartu du, baina gorritxoek 'aurpegia emango dutela' azpimarratu du.
-
Nino. Argazkia: EFE
Juan Francisco Martinez Modesto ‘Nino’ Osasunako jokalariak argi eta garbi utzi du Bartzelonaren aurka ez dutela ezer oparituko. Mendilibarren mutilek ligako liderraren aurka jokatuko dute igandean, Camp Nou estadioan, eta helburu nagusia “aurpegia ematea” dela onartu dute.
“Ez dugu ezer oparituko, baina badakigu partida oso zaila izango dela. Aurpegia ematera joango gara”, azaldu du Ninok prentsaurrekoan.
Osasunak partida bakoitzean salbazioa jokoan duela azpimarratu du: “Edozein puntuk bizirik jarraitzeko balio digu, eta hortik aurrera lanea gogor jarraitu behar dugu”.
Iragan denboraldian Iruñeko taldeak 8-0 galdu zuen Bartzelonan, eta Ninok partida hori “ahaztuta” dagoela argitu du. “Lan ona egiteko gogoekin joango gara. Iaz Bartzelona gaizki zegoela esaten zuten, eta jipoia eman zigun, beraz neurketa borobila egin beharko dugu”, esan du gorritxoak.