Itxi

Osasuna

FC Bartzelonaren aurka

Mendilibar: 'Inolako konplexurik gabe jokatu behar dugu'

Redacción

"Barçaren aurka ez dago jokatzeko modurik, beraz, eurek nahi duten moduan egingo dugu guk", adierazi du gorritxoen entrenatzaileak.

0:59

Osasunak FC Bartzelonarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan, BBVA Ligako 21. jardunaldiko partidan (19:00etatik aurrera). Osasunak bere "joko estiloari eutsi" behar diola adierazi du Jose Luis Mendilibar gorritxoen entrenatzaileak. "Onest izan behar dugu eta inolako konplexurik gabe jokatu", adierazi du.

Tito Vilanovak zuzentzen duen taldearen jokoa goretsi du Mendilibarrek: "Galtzen dutenean ere golak egiteko aukera ugari sortzen dituzte. Barçaren aurka ez dago jokatzeko modurik, beraz eurek nahi duten moduan egingo dugu guk. Atzean geratzen bazara ez dago euren areara iristeko modurik, eta erasoan jokatzea erabakitzen baduzu, gol-zaparrada jasotzeko aukera handia duzu", esan du.

"Lasai jokatu behar dugu, presiorik gabe, eta, ahal badugu, erasoko jokaldiak bukatu", gaineratu du.

Damia Abella zigortuta dago, Anthony Annan Afrikako Kopan eta Asier Riesgo, David Timor eta Sisi lesionatuta daude. Gainera, Armenterosok min hartu du larunbat honetako lan-saioan, Taxoaren.

Ustezko hamaikakoak:

FC Barcelona: Valdes; Adriano, Mascherano, Puyol, Jordi Alba, Sergio Busquets, Thiago, Cesc, Alexis, Messi eta Villa.

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben, Arribas, Nano; Puñal, Lolo, Cejudo, Nino, De las Cuevas; eta Kike Sola.

Epailea: Teixeira Vitienes

Futbol-zelaia: Camp Nou.

Ordua: 19.00.