Itxi

Osasuna

Bolada onean

Armenteros: 'Gakoa golik ez jasotzea da'

Erredakzioa

Jokalari gorritxoak guztiek "emaitza onak eskuratzeko bide berdinetik jarraitu" nahi dutela azaldu du, prentsaurrekoan.

  • Armenteros. Argazkia: EiTB

    Armenteros. Argazkia: EiTB

Emiliano Armenteros Osasunako jokalariak bolada onaren gakoetako bat, "golik ez jasotzea" dela azpimarratu du Taxoareko prentsaurrekoan.

"Partida askotan golik ez jasotzea oso garrantzitsua dela badakigu. Erasoan aukerak ditugu, eta ondo aprobetxatu behar ditugu. Gakoetako bat da", adierazi du Armenterosek.

Osasunak astelehenean, otsailaren 25ean, jokatuko du Levanteren aurka etxetik kanpora. "Emaitza onak lortzeko bide beretik jarraitu nahi dugu", azaldu du gorritxoak. Gainera, "Nafarroako Erresuman irabaztea oso garrantzitsua" dela argi utzi du.

"Boladak dira. Orain, batzuetan zortea gure alde dugu, baina lehen ez genuen punturik lortzen", esan du Emiliano Armenterosek.

Armenteros Osasunako bigarren goleatzailerik onena da, hiru golekin, eta golik ez jasotzen jarraitu behar dutela azpimarratu du.