Itxi

Osasuna

Sendatuta dago

Ruben Gonzalez: 'Valladoliden aurkako partida ez da final bat'

Erredakzioa

Osasunako futbolariak garrantzia kendu nahi izan dio Jose Zorrillako neurketari. Gato Silva eta Masoud internazionalak Taxoarera itzuli dira.

  • Ruben Gonzalez. Argazkia: EFE.

    Ruben Gonzalez. Argazkia: EFE.

Ruben Gonzalez Osasunako futbolariarentzat, Valladoliden aurkako partida "ez da final bat ezta ultimatum bat ere". Hamar jardunaldi falta direla, atzelariak neurketa "garrantzitsua dela eta taldearen etorkizuna markatu dezakeela" aitortu du, baina Osasunak aukera gehiago izango dituela esan du.

Martxoaren 13an izan zuen lesioa sendatuta du Rubenek. Oraindik "apur bat minduta" dagoen arren, jokatzeko prest dago futbolaria. Urte hasieran izan zituzten sentsazioak berreskuratu nahi ditu atzelariak, "lana eta ahaleginarekin, irudi on bat emateko".

Rubenen arabera, "kontzentratuta egotea, borrokatzea eta konpromisoa izatea" da garrantzitsuena. Osasunak adorea hobetzeko aprobetxatu du atsedenaldia esan du futbolariak.

Ebertek ez du jokatuko, baina Valladolidek beste jokalari garrantzitsuak dituela uste du, hala nola, Oscar, Manucho edo Javi Guerra, aurreko denboraldiko goleatzaile nagusia.

Valladoliden aurkako joaneko partidan egin zuen debuta Rubenek, baina epaileak kanporatu zuen eta etxean galdu zuten. Ikasbidetzat hartu zuen Galiziakoak. Gato Silva eta Masoud taldera itzuli dira, euren selekzioekin ibili ostean, eta Kike ere izango du prest Jose Luis Mendilibarrek.