Itxi

Osasuna

Igandean, 19:00etan

Osasunak oztopo egin nahi dio Realari Txapeldunen Ligarako bidean

Erredakzioa

Gorritxoek salbaziora gerturatzeko beharrezkoa duten garaipena lortu nahi dute, eta txuri-urdinek Txapeldunen Ligako postuetan tinko jarritzea dute jomuga. Partida, igandean 19:00etan jokatuko da.

  • Puñal eta Carlos Vela. Argazkia: EFE

    Puñal eta Carlos Vela iazko Osasuna-Reala derbian. Argazkia: EFE

Osasunak eta Realak Reyno de Navarran jokatuko dute euskal derbia igande honetan, 19:00etan. Helburu ezberdinekin datoz bi taldeak derbira. Osasunak garaipena beharrezkoa du salbazio postuetara gerturatzeko, eta Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ematen duen laugarren postuari tinko eutsi nahi dio.

Joseba Llorentek ezin du partida hau jokatu Realak utzita dagoelako Osasunan, eta Ruben eta Marc Bertran ere baja izango dira. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak 18 jokalri hauek sartu ditu deialdian: Andrés Fernandez, Asier Riesgo, Damia, Miguel Flaño, Lolo, Arribas, Oier, Nano, Silva, Armenteros, De las Cuevas, Puñal, Raoul Loe, Cejudo, Masoud, Kike Sola, Nino eta Manu Onwu.

Hau izan daiteke Osasunak euskal derbian aterako duen hamaikakoa: Andres Fernandez; Damia, Lolo, Arribas, Oier; Raoul Loe edo Puñal, Silva; Cejudo, Armenteros, De las Cuevas eta Kike Sola.

Bestalde, Realak laugarren postuan tinko jarraitzea du helburu, eta ahal bada atzetik datozen taldeekiko duen lau puntuko abantaila handitu nahi dute. Zurutuza eta Illarramendi baja izango dira igandeko derbirako.

Hauxe izan daiteke Philippe Montanierrek Osasunaren aurkako partidan atera dezakeen hamaikakoa: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella edo Jose Angel; Bergara, Elustondo, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.