Reala
Igandean, 19:00etan
Osasuna – Reala, denboraldiko azken derbiaren gakoak
L.E.
Talde donostiarrak 12 partida daramatza galdu barik baina ez du Osasuna mendean hartu Philippe Montanier txuriurdinen aulkian dagoenetik.
-
Nafarrek eta donostiarrek denboraldiko azken derbia jokatuko dute Nafarroako Erresuman. Efe.
Osasuna eta Reala egoera oso ezberdinean iritsi dira Nafarroako Erresumako derbira: donostiarrak sailkapeneko goiko postuetan dira eta Txapeldunen Ligarako txartela eskura dute. Gorritxoek, aldiz, mesfindantzaz begiratzen diete oraindik sailkapeneko zuloan sartuta dauden taldeei.
Nafarroako Erresuma ez da donostiarrentzat oso zelai egokia. Azken bi urteetan galtzaile atera dira (1-0 iaz eta 3-1 duela bi urte), eta Montanierrek ez du oraindik lortu Osasuna mendean hartzea txuriurdinen entranatzilea denetik.
Horrez gain, Osasunak 13 gol bakarrik jaso ditu etxean, 0,81 batez beste. Baina donostiarrak ligan golik gehien sartu dituen hirugarren taldea da Bartzelona eta Real Madrilen atzetik. Gipuzkoarrek 57 gol sartu dituzte. Montanierren taldeak 1,84 gol sartzen ditu partidako; gorritxiek, aldiz, 0,84.
Nafarrek, hala ere, krisialdi txikia dute etxeko partidetan, izan ere, azken bost neurketetan bi gol baino ez dituzte sartu eta azken hiruretan ezin izan dute arerioaren atea zulatu.
Reala, Illarramendi eta Zururuza barik
Donostiarrak sasoi betean dira, baina derbia Asier Illarramendi eta David Zurutuza zelai erdiko bi joko antolatzaileak barik jokatu beharko du, denboraldian lehen aldiz.
Illararmendi zigortuta dago txartelak pilatu dituelako eta Zurutuza, aldiz, min hartuta dago eta osatzeko zenbait egun falta zaizkio oraindik. Aurreikuspenen arabera, baliteke oraindik beste bi aste jokatu barik egotea.