Itxi

Osasuna

Larunbatean, 20:00etan

Osasuna, Barça gelditzeko prest

Erredakzioa

Bartzelonak bederatzigarren partida jarraian irabazteko abagunea izango du, baina gorritxoek marka hautsi nahiko dute. Puyol eta Messi taldera itzuliko dira.

0:43

Bartzelonak zortzi neurketa jarraian irabazi ditu, eta Liga hasierako markarik onena hausteko aukera izango du, Sadarren. Hala ere, Osasuna ilusioarekin eta konfiantzarekin dago Malagaren aurka hiru puntu garrantzitsu lortu ondoren, eta Javi Graciaren gizonek guztia emango dute, zaleen aurrean.

Nafarroako taldeak liderra ezustean hartu nahi du. Bartzelonako jokalari gehienek norgehiagokak jokatu dituzte euren selekzioekin, eta gorritxoek entrenamendu gogorrak egin dituzte, Ligako partida ondo prestatzeko. Osasuna jaitsiera postuetan dago oraindik, bi garaipenekin, eta Javi Graciaren gizonak beheko postuetatik irteteko prest daudela erakutsi nahi dute.

Iruñeko taldeak lau baja garrantzitsu ditu. Alvaro Cejudo zigortuta dago, eta Ninok Raoul Loek eta Armenterosek lesionatuta jarraitzen dute. ‘Tata’ Martinok, aldiz, Carles Puyol, Leo Messi eta Javier Mascherano berreskuratu ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia; Lolo, Silva, Sisi, Roberto Torres, De las Cuevas; Oriol Riera.

Bartzelona: Valdes; Montoya, Bartra, Mascherano, Adriano; Busquets, Xavi, Iniesta edo Cesc; Pedro, Messi edo Cesc eta Neymar.