Itxi

Osasuna

Sanchez-Pizjuan estadioan

Osasunak porrota jaso du Sevillan, hamar jokalarirekin (2-1)

Erredakzioa

Damiari txartel gorria atera dio epaileak, 35. minutuan, eta Sevilla aurrea hartu du, bigarren zatian (2-0). Oriol Rierak gorritxoen gola egin du, 87. minutuan.

0:00

Osasunak jaitsiera postuetan jarraitzen du, Sevillaren kontra 2-1 galdu ondoren. Epaileak Damia Abella gorritxoa kanporatu egin du 35. minutuan, eta Javi Graciaren gizonek hamar jokalarirekin jokatu behar izan dute bigarren zati osoa. Emeryren taldea 2-0 aurreratu da, eta Oriol Rierak jari du 2-1ekoa, 87. minutuan.

Sevilla nagusi izan da aurreneko zatian, eta Unai Emeryren gizonek markagailuan aurrea hartzeko abagune ugari izan dituzte. Hala ere, Osasunak sendotasuna erakutsi du defentsan, eta Andres Fernandez atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu. Neurketako lehenengo aukera Bacca izan du, 15. minutuan, baina Sevillako jokalariak kanpora jaurti du. Jarraian, gorritxoek erantzun ona eman dute, baina Betok ondo hartu du De las Cuevasen jaurtiketa. 31. Minutuan Gameirok gola lortzeko abagune ona izan du, baina Osasunako atezainak ederki gelditu du baloia.

Norgehiagokako jokaldi polemikoa 34. Minutuan heldu da. Damiak Gameiro area ertzean bultzatu du, eta epaileak txartel gorria atera dio kataluniarrari. Javi Graciaren gizonek sufritu egin dute berdegunean, hamar jokalarirekin, baina Sevillak ezin izan du Andres Fernandez gainditu. Aldageletara, 0-0ekoarekin joan dira bi taldeak.

Nafarroako taldeak hamar jokalarirekin jokatu behar izan du bigarren zatia, eta Javi Graciaren gizonek esfortzu handia egin behar izan dute. 54. minutuan, Rakiticek 1-0ekoa jarri du markagailuan, eta gorritxoek intentsitatea eta presioa jaitsi dute. Baccak bigarrena egiteko abagune ona izan du (69. minutua), baina baloia zutoinera joan da.

Emeryren gizonek sakatzen jarraitu dute, eta Jairok bigarren gola lortu du, 75. minutuan. Osasunak atzerapausoa eman du berdegunean, eta Sevillak hirugarren gola bilatu du. Hala ere, Andres Fernandezek gelditu ikusgarriak egin ditu, eta Baccak eta Jairok ezin izan dute gainditu Osasunako atezaina. 87. minutuan, Oriol Rierak baloia buruarekin sareetara bidali du, eta gorritxoek 2-1ekoa jarri dute markagailuan. Nafarroako taldea erasoan murgildu da, berdinketaren golaren bila, baina beranduegi izan da. Azkenean hiru puntu garrantzitsuak Sevillan gelditu dira.

- Fitxa teknikoa:

2 - Sevilla: Beto; Diogo Figueiras, Carriço, Nico Pareja, Alberto Moreno; Jairo, M'Bia (Cristóforo, 76. minutuan), Rakitic, Victor Machin; Gameiro (Perotti, 64. minutuan) eta Bacca (Rusescu, 83. minutuan).

1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia; Lolo (Oier, 81. minutuan), Puñal; De las Cuevas, Roberto Torres (Manu Onwu, 71. minutuan), 'Gato' Silva (Joan Oriol, 49. minutuan); eta Oriol Riera.

Golak: 1-0, 55. minutuan: Rakitic. 2-0, 75. minutuan: Jairo. 2-1, 87. minutuan: Oriol Riera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena