Itxi

Osasuna

Ostiralean, 20:00etan

Osasuna Almeriari gailendu nahi zaio arriskutik ihes egiteko

Erredakzioa

Javi Graciak talde ohia izango du aurrean; aurreko denboraldian, lehen mailara igotzea lortu zuen Andaluziarren entrenatzailea zenean.

  • Nafarrek Anoetan jasotako jipoia ahaztu nahi dute. Efe.

    Nafarrek Anoetan jasotako jipoia ahaztu nahi dute. Efe.

Osasunak hiru puntuak lortu behar ditu ostiralean Sadarren, sailkapeneko postu arriskutsuetatik alde egiteko. Nafarrek puntu bakarrera dituzte jaitsiera postuak.

Anoetan Realaren kontra jasotako gol zaparradak (5-0) gorritxoen bolada ona hautsi eta zalantzak sortu ditu jokalarien errendimenduaren inguruan, batez ere atzean jokatzen dutenen inguruan.

Almeriak, aldiz, bi garaipen lortu ditu azken bi partidetan eta bolada horri eutsi nahi dio. Horrekin batera, jaitsiera postuetaik alde egin nahi du, Osasuna bertan sartuta.

Javi Gracia andaluziarren entrenatzailea izan zen iragan denboraldian eta Almeria lehen mailara igotzea lortu zuen. Entrenatzaile nafarrak ez du hasierako hamaikakoa zein izango den iragarri, baina gutxienez aldaketa bat egin beharko du Jordan Lotien frantziarra baja izango delako.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Flaño, Arribas, Damiá; Raoul, Lolo, Cejudo, Torres, Silva eta Oriol Riera.

Almeria: Esteban; Nelson, Pellerano, Trujillo, Torsiglieri, Dubarbier; Ramón Azeez, Marcos Tébar; Aleix, Hélder Barbosa; eta Rodri.

Epailea: Antonio Manuel Mateu Lahoz (valentziarra).

Estadioa: Sadar.

Ordua: 20:00ak.