Osasuna
Dena emango dute
Puñal: 'Zaila da Real Madrilek arreta galtzea'
Erredakzioa
Javi Graciaren taldea lan karga txikiagorekin entrenatu da Taxoaren.
Patxi Puñalek, Osasunako kapitainak, "zail" ikusten du Real Madrilek larunbateko partidan arreta galtzea, "gainera Liga jokoan duela", Txapeldunen Ligako finalerdietan itzuliko neurketa garrantzitsua duen arren, Bayern Munichen aurka.
Real Madrileko jokalariak "ohituta daude txapelketa guztietan egotera", Puñalen arabera. Osasunak "dena emango du" Santiago Bernabeun: "Gu baino, Bayerneko jokalariak izango dira euren kezka, eta partida on bat eginda garaipena izango dutela pentsatuko dute, baina guk hori ez gertatzea saihestu behar dugu".
"Burua goian" bukatzeko asmoarekin, Osasunak "zortea beharko du, partidan amaierara arte egoteko".
Lehenengo Mailan geratzeko aukerei buruz, Puñalek uste du "gure esku" dagoela, baina ezin dute "arreta apur bat ere ez galdu".