Osasuna
Larunbatean, 20:00etan
Osasunak ezustean harrapatu nahi du Real Madril Santiago Bernabeun
Erredakzioa
Javi Graciaren taldeak bi baja garrantzitsu ditu: Gato Silva eta Roberto Torres. Biak zigortuta daude.
Osasunak Santiago Bernabeun jokatuko du larunbatean, datorren urtean BBVA ligan jarraitzea bermatzeko helburuarekin. Denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta dira, eta nafarrek ez dute baztertzen Real Madril ezustean harrapatzea.
Gorritxoak bi aldiz bakarrik gailendu dira Madrilen Ligan, eta hiru puntuko aldea dute jaitsiera postuetan dauden taldeekin. Punturik lortzen ez badute, beheko taldeen arteko diferentziak murriztu egingo dira, eta Osasunak Almeriarekin duen golen aldea zaindu beharko du.
Valentzian salbazioa gertuago izateko aukera paregabea galdu zuen Osasunak. 35 puntu dituzte, etxean jokatutako azken bi partidetan berdinketa bakarrik lortu ondoren eta bi garaipen lortu behar ditu, nahitaez, azken bi partidetan: Sadarren Betisen eta Celtaren aurka jokatuko dute, eta Espanyolen kontra etxetik kanpo.
Javi Graciak bi baja garrantzitsu ditu Real Madrilen aurkako neurketarako: Gato Silva eta Roberto Torres. Patxi Puñalek eta Emiliano Armenterosek beteko dituzte, ziurrenik, bi horien hutsak.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:
Real Madril: Diego López; Nacho, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Illarramendi, Modric, Isco; Di María, Cristiano Ronaldo eta Morata.
Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán u Oier, Arribas edo Loties, Miguel Flaño, Damià; Puñal, Raoul Loé; Cejudo, De las Cuevas, Armenteros; eta Oriol Riera.
Epailea: Fernando Teixeira Vitienes (kantabriarra).
Estadioa: Santiago Bernabéu.
Ordua: 20.00.