Osasuna
Hil ala bizi
Osasuna zaleen babesarekin ari da Betisen aurkako neurketa prestatzen
Erredakzioa
Derrigorrean irabazi behar dute gorritxoek, eta gainera, beheko taldeen emaitzen zain egon beharko dute, Lehen Mailan geratzeko.
Osasuna Betisen aurkako partida prestatzen ari da, Taxoaren. Momentu zailak izan arren, gogotsu eta animotsu daudela esan du Marc Bertranek: "Soilik gure lana egitean zentratuta gaude. Gurea ondo egin eta emaitzen zain geratu behar gara". Izan ere, Sevillako taldeari irabazi behar diote, eta beheko talderen batek galtzea ere beharrezkoa izango dute, BBVA Ligan mantentzeko.
Sarrera guztiak agortuta daude, eta Sadar beteko da. "Ezer gutxi esan daiteke zaleei buruz; beti egon dira taldearekin, eta eurengatik irabazi behar dute, ez beste arrazoirengatik", gehitu du Bertranek.