Itxi

Osasuna

Igandean, 18:00etan

Osasuna, urteko neurketarik garrantzitsuenaren aurrean

Redacción

Irabazi eta beste emaitzen zain egotea. Gorritxoek dena dute jokoan Lehen Mailan geratzeko finalean, Betisen aurka.

1:08

Osasunak ez du soilik bere buruaren kontra jokatuko denboraldiko azken partidan, Betisen aurkakoa. Sevillako taldeari irabazi behar dio, baina gainera, beheko aurkarien emaitza txarrak ere behar ditu BBVA Ligan mantentzeko. Lehen Mailako azken etaparen momenturik zailena da Osasunarentzat. 2001ean ere, lehenengo urtean, azken jardunaldira arte ez zen salbatu.

Atletico Madrili irabazi zionetik, talderik txarrena izan da, eta salbazioa eskuratzeko aukera asko galdu ditu. Orain, mirariaren zain egongo dira.

Betis aurkari erraza dirudi, baina bere azken partidetan lehiakor agertzen ari da. Aurkarien emaitzen artean, Valladolidek Granadari etxean irabaztea dirudi litekeena.

Javi Graciak etxeko lanak egitean pentsatu nahi du soilik. Osasunak azken bost partidak galdu ditu, eta Sadarreko sei azkenetan ez du irabazi. Emiliano Armenteros eta Manu Onwu ez daude jokatzeko prest egongo.

Patxi Puñalek partida horren ostean utziko du futbola, baina Javi Granciak nahiago izan du omenaldiei eta agurrei buruz ez hitz egitea, burua garaipenean izateko.

Betisen azken entrenamenduan, Juan Carlos Perez izan da baja. Manuel Jesus Vazquez 'Chuli' aurrelariak, Didac Vila, Antonio Amaya eta Nacho Perez atzelariek eta Xavi Torres erdilariak lesionatuta jarraitzen dute. Calderonek Jordi Figueras atzelaria eta Alfred N'Diaye erdilaria berreskuratu ditu.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Miguel Flaño, Damiá; Cejudo, Puñal, Lolo, Roberto Torres; Acuña eta Oriol Riera.

Betis: Adán; Juanfran, Perquis, Jordi Figueras, Chica; Lolo Reyes, N'Diaye; Vadillo, Salva Sevilla, Cedrick; eta Rubén Castro.