Itxi

Osasuna

Ez ordaintzeagatik

Osasuna argirik gabe geratu da, eta ezin izan du plana inprimatu

Erredakzioa

Momentu batez, elektrizitate-hornidura moztu dio Iberdrolak El Sadarri, apiriletik ez ordaintzeagatik. Bideragarritasun plana postaz bidali dute jadanik.

  • El Sadar.

    El Sadar.

Sadar argirik gabe geratu da, momentu batez, gaur goizean. 11:00ak aldera itzuli da argia zelaira, fakturaren zenbatekoa ordaindu denean, baina Iberdrolak momentu batez moztu dio elektrizitate-hornidura Osasunaren instalazio guztietan, apiriletik ez ordaintzeagatik. Horrela ikusi dute klubeko langileek gaur goizen. Zelaiaren alboko establezimenduak ere argirik gabe geratu dira.

Ainhoa Jarin, Miguel Artxankoren iloba, El Sadar utzi behar izan du, bideragarritasun plana beste leku batean inprimatu ahal izateko. Taldeak aurkeztu beharreko dokumentuak bidali dizkio Ogasunari.