Itxi

Osasuna

Sentsazioak

Cedrick: ‘Osasunaren egoera ez da batere ona’

ERREDAKZIOA

Jokalari gorritxoak baieztatu duenez, oraindik Liga asko gelditzen da, eta bere hitzetan helburuak partida bakoitzeko jarri behar dituzte.  

  • Osasunako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EITB

Cedrick Mabwati Osasunako aurrelariak adierazi duenez, taldearen egoera ez da batere ona, Bigarren Bra jaisteko postuetatik bi puntura soilik baitaude, eta berak dioenez, “hor behean egotea ez du inork ere gustuko”.

Hala ere, Kongoko jokalaria gogotsu agertu da eta oraindik Liga asko gelditzen dela esan du, baita helburuak partida bakoitzeko jarri behar dituztela ere.

Bestalde, Sportingen aurka jokatutako partida 2-0 galdu egin zuten gorritxoek, baina Cedrickek dioenez, horren aurrean erantzuten jakin zuten, nahiz eta golik sartzeko aukerarik ez izan.

“Baloia geneukanetan, zuzenago jokatu beharko genukeen. Baina futbola da. Gure esku zegoen guztia egiten saiatu ginen baina batzuetan gauzak ondo ateratzen dira, eta beste batzuetan aldiz, ez. Akatsak egiten ari gara eta egoera aldatu ahal izateko hauek konpondu beharrean gabiltza”, azaldu du Cedrickek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna