Itxi

Osasuna

0-0 Gironaren kontra

Osasuna ez da gola egiteko gai izan

Erredakzioa

Talde gorritxoak joko ona eskaini du eta aurkaria baino gehiago izan da, baina ezin izan du Isaac Becerra atezaina gainditu.

  • Nekounam, gol-aukera baten aurrean. Argazkia: EITB

    Nekounam, gol-aukera baten aurrean. Argazkia: EITB

Osasunak puntu bat eskuratu du Gironaren aurka, Sadarren jokatutako partidan hutsean eginda (0-0). Talde gorritxoak bolada kaskarrari amaiera emateko asmoa zuen, baina aurkaria baino gehiago izan den arren, ez da Isaac Becerra atezaina gainditzeko gai izan. Bigarren zatia aurrenekoa baino parekatuagoa izan da.

Jan Urbanen taldeak lau partida daramatza golik egin gabe, eta puntu bat lortu duen arren arriskuko postuetan jarraituko du.

Osasuna izan da jaun eta jabe eta baloiaren-jabetza nafarrena izan da. Gorritxoek joko ona eskaini dute, baina ezin izan dute aurkariaren sarea zulatu.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Santamaria; Javier Flaño, Miguel Flaño, Vujadinovic, Sisinio; De las Cuevas (Merino, 90'), Raoul Loe, Nekounam, Kenan Kodro (Cedrick, 74'); Ansarifard eta Nino (Jose Garcia, 84').

0 - Girona: Becerra; Cifuentes, Ramalho, Richy, Lejeune, Sebas Coris (Aday, 64'); Granell, Pere Pons, Christian (Mata, 46'); Felipe Sanchón (Pablo Iñiguez, 91') eta Sandaza.

') eta Sandaza.